Arrain Azoka 2024 hastear! Aurten, ETXEKO ATUNA!

Euskadiko lehen arrain azoka eta Kantauriko kostaldeko garrantzitsuena, ostiral honetan hasiko da bere 30. edizioan. Aurten ere, gastronomia izango da Bermeoko Arrain Azokaren ardatza, eta bertako kontserba-fabriken kalitate handiko produktuak eskainiko dira, produktuen izaera jasangarria azpimarratuz.

Horrez gain, dantzak, musika, dastatzeak, tailerrak, haurrentzako jarduerak, bisita gidatuak, etab. izango dira asteburuan zehar.

Bermeo Tuna World Capitaletik bat egiten dugu hitzordu eta ospakizun garrantzitsu honekin, gure proiektua sortzen den lekuan, aurten atun eta hegaluze kontserba-produktu jasangarrien erosketa-erabaki arduratsuak sustatuz. Horrela, ETXEKO ATUNA kanpaina abiarazi dugu, bisitariak, erosleak eta kontsumitzaileak hegaluze eta atunaren erosketa arduratsuekin sektore justuago eta iraunkorrago bat eraikitzen laguntzera animatuz.

Gainera, kontzientziazio-kanpaina honetan parte hartzeak saria izan dezake! Hegaluze eta atun-kontserba-produktuen 3 BTWC pack zozkatuko ditugu, esteka honetan inkesta erraz hau betez.

Animatu! Zozketa maiatzaren 19ra arte dago martxan, 23:59tararte.

Zorte on!

ETXEKO ATUNA zozketa webgunea – ARRAIN AZOKA

Leave a Reply

Your email address will not be published.