fot incorporación maitane 1

🌟 Etapa berria BTWCrentzat! 🌟

Sortu eta sei urtera, BTWC Elkarteak etapa bat hasi berri du. Badu jada bere egoitza propioa Bermeon, eta zuzendari nagusiaren figura sartu da Elkarteko buruzagietan.

Bera, Maitane Leizaola da, zuzenbide juridiko eta ekonomikoan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean 25 urte baino gehiagoko lan-esperientziarekin, bai eremu pribatuan zein publikoan. Abokatutzaren sektorean hasi zuen bere jarduera profesionala, ondoren bankuan, eta azken urteotan hainbat kudeaketa-ardura izan ditu Bizkaiko Foru Aldundian, hainbat sailetako zuzendari nagusi gisa. Baita Bermeoko Udaleko proiektu estrategikoen eta kirolaren zinegotzi arduraduna izan da.

Maitane bermeotarra da lau aldeetatik. Kresala du bere zainetan, eta arrantza eta atunontzi izozkailuak bere bizitzaren parte dira. Gainera, BTWC elkarteko kideak asko ezagutzen ditu, eta proiektuarekin eta ordezkatzen duenarekin erabat maiteminduta dagoela adierazten du.

Ilusioz beterik sartu da elkartean lanean, tunidoen inguruko kudeaketa-eredu jasangarria maila globalean bultzatzeko erronkaren lidergoa bereganatuz, arrantza iraunkor baterako praktika onak bultzatzen dituena, atuna baliabide natural baliotsu gisa babesteko.

Egoitza berriari buruz, Bermeon kokatu dugu ofizina berria, proiektuaren zentrua eta jaio zen lekuan.

Ilusio handiz hasten dugu etapa berri hau, zalantza barik, hegaldia emango dioguna!

🐟 🐟 🐟 🐟 🐟 🐟 🐟 🐟 🐟

Leave a Reply

Your email address will not be published.